Bob belaki
Bob Belaki begi urdinak dituen itsas belaki hori eta karratua da. Izan ere, sukaldeko belaki baten itxura dauka. Belakia izanik, ura xurgatzeko eta gorputza nahi adina desitxuratzeko gauza da. Anana itxurako etxe batean bizi da eta The Krusty Krab jatetxean lan egiten du. Oso alaia eta baikorra bada ere tarteka sumindu egiten da. Batelak gidatzeko baimena ateratzeko gogo handia dauka, baino azterketa guztietan porrot egiten du.